Ternua Workwear marka aire zabalean aritzen diren langileak babesten dituzten konpainiei dago zuzendua. Izan ere, bilatzen dituzten jantziak eta osagarriak kalitatezkoak, funtzionalak eta prestazio tekniko handikoak dira, baldintza gogorrei aurre egiteko eta denboran irauteko gai direnak. Markak diseinu zaindua, fabrikazio-kalitate handia eta ingurumenarekiko errespetua uztartzen ditu, material eta prozesu errespetutsuen eta jasangarrien bidez.
Soluzio berritzaileak lanean erabiltzeko ehunetan eta jantzietan. Prestazio tekniko handiak dituzte, baina jasangarriak dira eta ingurumena errespetatzen dute.
Outdoor jantzien fabrikatzaile gisa dugun esperientziak zilegitasuna ematen digu lanean erabiltzen diren arropak betiko zehaztasun, kalitate eta zorroztasunarekin diseinatzeko eta fabrikatzeko.
Seguru lan egitea seguru bizitzea da. Horregatik, gure jantziak materialen jatorri jasangarria eta enpresak hornitzaile gisa duen fidagarritasuna balioesten duten profesionalentzat daude diseinatuta.
Aire zabalean, zurekin. Zu babestea eta gure jantziak aire zabaleko lanaldi luzeen ondoren espero duzuna betetzeko gai izango direla ziurtatzea. Hori da gure xedea, aire zabalean lan egiten duzunean zurekin dagoen marka izatea.
Enpresei eta gizarteari laguntzen diegu, langileak eta planeta aldi berean babestuta. Lanean erabiltzeko ehunak eta osagarriak fabrikatzen ditugu, kalitatezkoak, funtzionalak eta prestazio handikoak; diseinua eta ingurumenarekiko errespetua uztartzen dituzte, eta izaera jasangarri nabarmena dute.
Kanpoko
jantziak
Bigarren
geruzak
Poloak eta kamisetak
PRAKAK
BASELAYERS
Galtzerdiak